URTZ!!!! INSISTIMOOOOSSSSS!!!! AZKEN EGUNA!!!!

Zuen abestiak, nire gutuna:

Kaixo!

Azken eguna heldu zenetik bizitzarekin dantzan nago. Alde batetik bestera noraezean nabil zer egin jakin gabe, bizitzari zentzua aurkitu gabe.

Esaidazu zer egin dezaket gau ilun hauek berriro berpizteko. Zugandik hain urrun egonda gure ilargipeko aitorpenak desagertuz doaz.

Zergatik zaude isilik? Eutsi goiari. Hautsa astinduz edozein lekura joan zaitezke. Goizaldetik gaualderaino hainbat denbora dugu judasen azpijokoa argitzeko eta sugeen dantza eginez ez diren gauzak bere onera bueltatzeko.

Bart amets egin nuen paradisua hiri gris honetatik ihes egiten aurkituko nuela, baina guztiz okertuta nenbilen. Zu nire alboan egonda, beti irri bat barne-barnean eramanda ez gaitu inork geldituko.

Maite dut izarren distira gauean, zure musikarekin dantzan daudenak.

Hemen naukazu zure zain, zure musikak nire bizitzari berriro zentzua ematearen zain.

No hay comentarios: